Ur irekiak
Duela zenbait urtetik hona, herri-kiroletako ekitaldietan parte hartzeko zaletasun handia dagoenez, ur irekietako zeharkaldiak nahitaezko puntu bihurtu dira zale horien udako egutegian. Horrela, Zarautz-Baleak antolatutako Getaria-Zarautz zeharkaldia, 3.000 parte-hartzaile baino gehiagorekin, Estatu osoko zeharkaldirik jendetsuena izan da.
Hori da, hain zuzen ere, udako tradizio honek duen osasuna azaltzeko eman dezakegun adibide ugarietako bat; izan ere, azken urteotan ezinbestekoa izan da gure igerilarien agenda askotan.
Aurtengo denboraldian ere ur irekien zeharkaldiko liga aurrera eramango da. Hortaz, hurrengoa izango da aurtengo egutegia:
2023/07/01 | FLYSCH BELTZA |
2023/07/08 | ITZURUN-ARRANPLA |
2023/07/16 | SAN ANTON BIRA |
2023/07/22 | ZARAUTZ-MOLLARRI-ZARAUTZ IGERIALDIA |
2023/07/23 | GETARIA-ZARAUTZ IGERIALDIA |
2023/08/15 | PASEOALEKU BERRIA |
2023/08/27 | IRLAKO ITSAS ZEHARKALDIA |
2023/09/09 | KONTXA BADIAKO IGERIALDIA |
Zeharkaldi hauen inguruko informazio gehiago izan nahi baduzue, hurrengo loturan aurkitu ahalko duzue.