Gipuzkoako Igeriketa Federazioa

Ur irekiak

Ur irekiak

Duela zenbait urtetik hona, herri-kiroletako ekitaldietan parte hartzeko zaletasun handia dagoenez, ur irekietako zeharkaldiak nahitaezko puntu bihurtu dira zale horien udako egutegian. Horrela, Zarautz-Baleak antolatutako Getaria-Zarautz zeharkaldia, 3.000 parte-hartzaile baino gehiagorekin, Estatu osoko zeharkaldirik jendetsuena izan da.

Hori da, hain zuzen ere, udako tradizio honek duen osasuna azaltzeko eman dezakegun adibide ugarietako bat; izan ere, azken urteotan ezinbestekoa izan da gure igerilarien agenda askotan.

Aurtengo denboraldian ere ur irekien zeharkaldiko liga aurrera eramango da. Hortaz, hurrengoa izango da aurtengo egutegia:

2023/07/01 FLYSCH BELTZA
2023/07/08 ITZURUN-ARRANPLA
2023/07/16 SAN ANTON BIRA
2023/07/22 ZARAUTZ-MOLLARRI-ZARAUTZ IGERIALDIA
2023/07/23 GETARIA-ZARAUTZ IGERIALDIA
2023/08/15 PASEOALEKU BERRIA
2023/08/27 IRLAKO ITSAS ZEHARKALDIA
2023/09/09 KONTXA BADIAKO IGERIALDIA

Zeharkaldi hauen inguruko informazio gehiago izan nahi baduzue, hurrengo loturan aurkitu ahalko duzue.

aguas abiertas
Exit mobile version