Gipuzkoako igeriketa federazioa
Gure erakundean integratzen ditugun kirol-modalitate edo jarduera guztiak:
- Igeriketa
- Waterpoloa
- Igeriketa sinkronizatua
- Zeharkaldiak
- Uretako sorospena
Jarduera guztiak Lehendakaritzak eta haren organo aholku-emaileek ezarritako ildo estrategikoen barruan kokatu dira, eta Gipuzkoako Foru Aldundia horien jakitun izan da.
Zeintzuk dira estrategia ildoak GIF-FGN?
Hauek dira ildo estrategikoak:
· Federazioaren egitura errealista mantentzea, bizi dugun egoera ekonomikoarekin bat datorrena.
· Federazioaren kirol-modalitate guztiak sustatzea, praktikatzaileen, lehiaketen, emaitzen eta materialen kopurua handituz.
· Ikastetxeei gure hastapen-jardueren eskaintza erraztea, batez ere waterpolokoak, igeriketa sinkronizatukoak eta salbamendukoak (uretakoak zein lurrekoak eta lehen sorospenekoak).
· Ur-jardueretan adin guztietako kirolariek parte har dezaten sustatzea.
· Errendimenduko kirolariak gidatzea, babestea eta heztea, etorkizun handiko kirolari eta talentu gisa, zuzenean zein zeharka.
Zuzendaritza-batzordea
2021az geroztik, honela dago eratuta GIF-FGNko Zuzendaritza Batzordea:
Lehendakaria: Noelia Ramajo
Lehendakariordea: Aitziber Marcos Munduate
Diruzaina: Juan Carlos Gonzalez Grande
Idazkaria: Juan Carlos Gonzalez Grande
Batzordekidea: Larraitz Marcos Munduate
Batzordekidea: Iñaki de Santos Matesanz
Batzordekidea: Borja Furia Barreira
Batzordekidea: Asier Azpiroz Urroz
Batzordekidea: Pablo Cazalis Belloch
Batzordekidea: Xabier Infante Borinaga
Batzordekidea: Kevin Del Olmo Ferrero
Batzordekidea: Natalia Amezaga Amunarriz