Kaixo guztioi!! 👋

Badator 2024-2025 denboraldiko Gipuzkoako Kluben Kopa! Jakingo duzuen bezala, ez da batere erraza izan aurtengo Gipuzkoako Kluben Kopa aurrera eramatea, azken astean Bergarako kiroldegian haizearen eraginez gertatutako kalteen ondorioz. Hori horrela, hemendik gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu TOLOSALDEA IKT taldeari egindako lan guztiagatik txapelketa hau aurrera eraman ahal izateko. ❤️‍🔥❤️‍🔥

Jarraian, asteburura begira interesgarriak izango zaizkizuen hainbat esteka errazten dizkizuegu:

📋 Txapelketako zirkularra:

🔗 https://drive.google.com/file/d/1m7M-H9am45CDooJicHm1uhIsbymeat4h/view?usp=sharing 

📑 Txapelketako serieak:

🔗 https://drive.google.com/file/d/1YpjjDS9O8gMfMoJOThyEzFHt1cW2rror/view?usp=sharing 

🔴 Zuzeneko emaitzak ikusteko esteka:

🔗 https://www.gif.eus/diziplina/igeriketa/zuzeneko-emaitzak/ 

📍 Kiroldegiaren kokapena (Google Maps):

🔗 https://maps.app.goo.gl/x3Fupb4xtpwC9kcQ6 

Txapelketan zehar, edozein arazo informatiko balego esteka hauekin, jakinarazi iezaguzue Gipuzkoako Igeriketa Federazioko WhatsApp zenbakira idatziaz edota deituaz (+34 688 68 91 63) 📞

Berriro ere, mila mila esker TOLOSALDEA igeriketa kirol taldeari egindako lan guztiagatik!! 🤞🏻

Zorte on guztioi eta gogoratu, txapelketaz gozatu, errespetuz, euskaraz eta berdintasunean jardunaz! 🚀🤪

Gipuzkoako Igeriketa Federazioa ®