Gipuzkoako igeriketa selekzioa lehiara itzuli da eta RFENek antolatutako IV Grand Prix Openeko etapa berrian lehiatuko da. Eta asteburu honetan egingo du (maiatzak 14 eta 15) lehiaketaren laugarren etaparekin, Santa Olaya Igeriketa Klubak antolatutako XXXV. Trofeo Internacional Villa de Gijón hain zuzen ere.
Lehiaketa horretara 25 kirolari (13 neska eta 12 mutil) joaten dira, hiru teknikarik gidatuta: Joseba Zubeldia, Cedric Cabanes eta Jon Murua.
Leave A Comment