Gipuzkoako kadete mailako selekzioak (gizonezkoak eta emakumezkoak) apirilaren 30etik maiatzaren 2ra arte egon dira Zaragozan, Poloamig@s 16 waterpolo txapelketan lehiatzen.
Emakumezkoen selekzioa Zaragozako WP Eskolarren aurkako finalerako sailkatu zen eta gizonezkoen selekzioak gauza bera egin zuen EB Hortaren aurkako finalerako sailkatuz. Bi konbinatuek bigarren postua lortu zuten. Horri lotuta, Irati Rubiok eta Markel Oronozek atezain onenen sariak jaso dituzte. Zorionak guztioi!
Leave A Comment