Catalina Corró-ren bi errekor berri Munduko Kopan

Catalina Corró 17-18 denboraldia arte Bidasoako XXI izandako igerilari bikaina bukaera itzela eman dio urteari pasaden asteburuan Eindhovenen ospatutako Munduko Kopan. Parte harturiko sei probetatik, bi laugarren postu lortu ditu, lau finaletan parte hartu du eta bi Gipuzkoako Errekor berri ezarri ditu. 400 Estiloetan hiru segundu baino gehiago jeitsi du berak ere aurretik zuen errekorra eta 4.32.30-tan utzi du Gipuzkoako Errekor berria. Bestalde, 200 Tximeletan ere antzekoa gertatu da eta 2016an egindako denbora jeitsi du eta 2.12.71an ezarri du errekor berria.