Gipuzkoako Zelekzioak paper ederra izan du Castalia Castellon Meeting-ean

Gipuzkoako Igeriketa Selekzioak oso paper ona burutu du asteburu hontako Castalia Castellon Meeting-ean. Gure igerilariak abenduko 8an eta 9an egon dira eta emaitza oso onen artean agian finaletara sailkatu ziren igerilariekin eta lortutako dominekin baloratu dezakegu guztien paper aparta.

Larunbatean igerilari hauek sailkatu ziren finaletara: 800 libre Aritz eta Xabi Aguilar, 100 bizkar Jon Osa, Ion Mugika eta Eneko Barriola, 200 bizkar Leire Martín, 400 estiloak Ander Arruabarrena, 200 tximeleta Maddi Barriola eta Maria Martín, 100 tximeleta Xabier Aguilar, 100 bular Ainhoa Martin, 200 estiloak Ainhoa Martin, 200 libre Ander Arruabarrena, 100 libre Maialen Saez, 50 tximeletan Maider Redin, 50 bizkar Maider Redin, 50 libre Oskitz Aguilar. Hauen artean 3. Postua Ainhoa Martinek 100 bularren eta Oskitz Aguilarrek 50 libretan lortu zuten. Gainera Gipuzkoako 4x100 libre errelebo mixtoa 2. Sabadellen atzetik eta Gredosen aurretik izan zen.

Igandean, hauek izan ziren finaletara sailkatuak izan zirenak: 50 bizkar Jon Mugika, Jon Osa, 50 bular Ainhoa Martin, 100 bizkar Maider Redin, 200 Bizkar Eneko Barriola, Aritz Aguilar, 400 estiloak Leire Martín, 100 tximeleta Maider Redin, Maria Martin, Maddi Barriola, 200 bular Ainhoa Martin, 200 estiloak Aritz Aguilar, Ander Arruabarrena, 200 libre Maialen Saez, 100 libre Oskitz Aguilar, Jon Osa, Gorka Olaizola. Horrela, Ainhoa Martin urrea eta txapelketako errekorra 200 bularren izan zen. Oskitz Aguilar urrea 100 libretan, Maialen Saezek brontzea 200 libretan eta Ion Mugikak zilarra 50 bizkarren. Gainera 4x100 estiloak mixto erreleboan zilarrezko domina lortu zuen.

Zorionak guztiei!