Txapelketez betetako asteburu polita

Pasaden asteburu euritsu hontan Gipuzkoako igerileku asko gainezka egon dira eta arrazoia simplea da. Neguko Liga Probintzialeko 4. jardunaldia ospatu da Ordiziako eta Donostiako igerilekuetan, baina hortaz aparte, Irunen XXVII. Irun Hiria Saria ospatu da 2005 eta 2010 artean jaiotako igerilariez osatuta. Gure masterrek ere izan dute uretan aritzeko aukera et II.Gipuzkoako Master Kategoriako Open Txapelketa ospatu da Legazpian. 

Datorren asteburua ere ez da xamurra izango eta Eibarko Gabon Kopa, Paco Sanchez Saria eta San Esteban Saria ospatuko dira eta Bidasoa XXI-ek urtero bezela Espainiako kluben Kopan egongo da beste urte batez onenetarikoen artean sailkatzeko nahian.