Tolosaldea garaile atera da Gipuzkoako Kopan

Pasaden asteburuan Gipuzkoako Igeriketa Federazioak antolatzen duen txapelketa politenetariko bat ospatu zen Tolosako Usabal Kiroldegian, Gipuzkoako Kopa.

A Kopan emakumezko zortzi talde eta gizonezko beste zortzi talde parte hartu zuten eta Tolosaldea atera zen bietan garaile. Horrela geratu zen podiuma:

 

Emakumeak:
1. Tolosaldea / 2. Fortuna / 3. Buruntzaldea


Gizonezkoak:
1. Tolosaldea / 2. Bidasoa / 3. Fortuna


Sailkapen bateratua:
1. Tolosaldea / 2. Bidasoa / 3. Fortuna

A Kopan sartu ez ziren klubak B kopan parte hartu zuten eta denen artean giro oso polita eta atxegina bizi izan zen Tolosako uretan.