Gipuzkoako ur irekietako Liga asteburu honetan hasiko da.

 

Igandean aurtengo Gipuzkoako Ur Irekietako Liga martxan jartzen da Getarian. Beti bezela Getariako kaian Euskal Herriko igerialdirik inportanteena eta ugariena ospatuko da eta aurten 3100 igerilari baino gehiago elkartuko dira Getaria-Zarautz trabesia ospatzeko. Dena den, ez da Gipuzkoan ospatuko den lehenengo igerialdi ofiziala izango. Larunbata hontan Zarautz-Getaria-Zarautz igerialdiko lehenengo edizioa ospatuko da. 5100 metroko proba luze honetan 500 dortsal banatu dira, hoien artean estatu mailako igerilari onenetariko batzuk izango dituzte. Pena merezi du asteburu hontan Zarautz planen artean izatea!

Uda hontako proben egunak eta orduan hemen dituzue. 

 

  • Getaria Zaratuz  (Uztailak 20) 18:00etan
  • Getaria Zaratuz Getaria  (Uztailak 21) 11:30etan
  • Itzurun-Arrampla (Abuztuak 3)
  • Txingudi Badia (Abuztuak 18)
  • Paseo Berria (Abuztuak 15)
  • Irlako zeharkaldia (Abuztuak 25)
  • Kontxako badia (Irailak 7)