LANPOSTUEN ESKAINTZA

LANPOSTUEN ESKAINTZA

Gipuzkoako Igeriketa Federazioa 19/20 denboraldirako bi teknikari berri kontratatzea aztertzen ari da.

Teknikari hauen kontratazioa aurrekontu nahikoa izateari lotuta dago.

1. LANPOSTUA: garatu beharrekoa
Bere egitekoa denboraldian zehar zenbait larunbatetan aurrera eramango diren infantil eta alebin mailetako teknifikazio saioak garatu eta gauzatzea izango da, betiere Federazioko Zuzendari Teknikoaren gidaritzapean. Teknifikazio saio hauen egutegia eta ordutegia dagokion federazio organoak onartutakoa izango da.

2. LANPOSTUA: garatu beharrekoa
Bere egitekoa denboraldian zehar GITZko goizetako taldearen entrenamendu saioak garatu eta gauzatzea izango da, betiere Federazioko Zuzendari Teknikoaren gidaritzapean. Saio hauen egutegia eta ordutegia dagokion federazio organoak onartutakoa izango da.

Aipatutako bi lanpostuetan interesaturik dauden teknikariek irailaren 6a baino lehen posta elektroniko bat igorri behar dute Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera, non adierazi behar duten zein postura (bat edo biak) aurkezten diren eta ondorengo dokumentazio erantziz:
- Curriculum vitae
- Igeriketako teknikari tituluaren kopia
- Gipuzkoako igeriketaren teknifikazioarekin duen lotura eta erlazioa
- sexu-izaerako delituen ziurtagiri eguneratua