LANPOSTU BATEN ESKAINTZA

Gipuzkoako Igeriketa Federazioa 19/20 denboraldirako teknikari berri bat kontratatzea aztertzen ari da.

Teknikari honen kontratazioa aurrekontu nahikoa izateari lotuta dago.

Garatu beharrekoa

Bere egitekoa denboraldian zehar GITZko taldearen zenbait entrenamendu saio garatu eta gauzatzea izango da, betiere Federazioko Zuzendari Teknikoaren gidaritzapean. Saio hauen Paco Yoldi igerilekuan burutuko dira egutegia eta ordutegia ondorengoa izango da:

-astelehen, asteazken eta ostiraletan: goizeko 7etatik 10etara

-astelehen, astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan: arratsaldeko 18tik 19etara

-zenbait astelehen eta ostiraletan: arratsaldeko 16tik 18etara. Egun hauek Espainiako, Euskal Herriko eta Gipuzkoako lehiaketen egutegia onartzen denean eta Gipuzkoako Selekzioaren irteerak onartzen direnean zehaztuko dira.

-zenbait egunetan Zuzendari Teknikoaren ezintasunak direla medio: arratsaldeko 16tik 18etara. Egun hauek jakin bezain laster adieraziko dira.

Aipatutako lanpostuan interesaturik dauden teknikariek urriaren 18a baino lehen posta elektroniko bat igorri behar dute Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera, non ondorengo dokumentazio erantsi behar duten:

-Curriculum vitae

-Igeriketako teknikari tituluaren kopia

-Gipuzkoako igeriketaren teknifikazioarekin duen lotura eta erlazioa

-sexu-izaerako delituen ziurtagiri eguneratua

Aukeratua suertatzen den pertsonaren kontratua 2020ko ekainaren 30a arte luzatuko da gehienez ere.