Salbamendua eta sorospena
Salbamendua eta sorospena bizitzak salbatzen dituen kiroltzat hartzen da, ur-instalazioetan zein ur irekietan lehiatzen dena eta funtsezko lau dimentsio hartzen dituena: humanitarioa, kirolekoa, hezkuntzakoa eta profesionala.
Ur-ingurunean edo lehorrean egin daitezkeen proba gehienek gaitasun eta prestakuntza handia ematen diote sorosleari uretako erreskateak modu eraginkorrean burutzeko; izan ere, probek, kategoriak edozein direla ere, nolabaiteko indarra, potentzia, erresistentzia, abiadura, malgutasuna eta koordinazioa eskatzen dute.
Espainian, salbamendu eta sorospen ez-federatiboaren sorrera 1880an izan zen, Maria Kristina erreginaren babespean, eta une horretan Naufragoak Salbatzeko Espainiako Elkartea sortu zen, Penintsulako kostaldean, uharteetan eta itsasoz haraindiko probintzietan bakarrik jarduten zuena.
Gaur egun, Gipuzkoako hainbat klunek jarduera zabal eta interesgarri hau garatzeko interesa agertzen dute, baina momentuz, Kirol Salbamenduan aukera berriak irekitzeko zain jarraitzen dugu.