21-22 denboraldia Gipuzkoako igeriketa artistikorako jardueraz betea.
Ezin da ukatu igeriketa artistikoak indar handiz ekin diola berriro jarduerari denboraldi honetan, pandemia azken zartadak ematen ari dela baitirudi. Igerilari gipuzkoarrak etengabe hazten ari dira eta lehiaketen, entrenamenduen eta teknifikazioen artean uretan duten trebetasuna erakusten dute. Azken horretatik hasita, CN Easoko bi igerilarik, Laia Uriak eta Malen Urizarrek, "EIF-FVNren [...]