Aurtengoan lehenengoz, duela urte ugaritik, pika izateko formakuntza bat eskainiko du Gipuzkoako Igeriketa Federazioak.
Formakuntza hau, bi blokeetan dago banatuta, batetik, kronometrai manualeko pika izan nahi duten horientzat, hau da, Meet Manager aplikazioa erabiltzen ikasi nahi duten horientzat, eta bestea, kronometrai elektronikoko pika izan nahi dutenentzat.
Bigarren hauen formakuntza, askoz ere osatuagoa da, izan ere, kronometrai elektronikoko pika formakuntzan, softwarrea bera ezagutzeaz gain, ekosistema osoa nola erabili eta montatzen den ere ikasiko da.
Bi formakuntza hauetako edozein amaitu ostean, zuzenean Gipuzkoako Igeriketa Federazioko piken lan poltsara sartuko zara, 2025-2026 denboraldian zehar pika bezala jardun ahal izateko.
Formakuntzaren inguruan edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan info@gif.eus helbide elektronikora idatziaz.
Informazio gehiago ondoko botoiean klik eginda.